zenbat aurkezpen aste honetan!

Kaixo, egunon guztioi, hemen gaude Didaktika Nerearekin. Gaur egun, ikasgai honen hamabigarren astea bukatu egin da eta aste honetan, beti bezala, beste zenbait gauza egin ditugu. Astearen hasieran, irakasleak denbora librea izateko eskaini zizkigun eta lan handia geneukanez baietz esan genion esta jo ta ke hasi ginen modulu lanarekin. Lan oso potoloa da. Hurrengo klasean, klase praktikoa zenez, aste guztietan bezala, taldekide batzuk aurkezpen bat egin zizkiguten, aurkezpen hau programazioari buruzkoa izan zen. Asteko azken egunean, Oihanek Proiektu bidezko heziketari buruzko aurkezpena egin zigun. Aurkezpen honetan, pedagogia horren arabera, ikasleak autonomoak, kritikoak eta sortzaileak izan behar direla dio eta hori lortzeko helduek hainbat rol erabili behar dituzte, hala nola: Haurren interesak antolatu Ikuspegia aberastu Galdera egokiak erabiltzen jakitea eta horren bidez irakastea. Aurreko asteetan egin dudan bezala, erabili zuen Power Pointa behatzai...