Didaktika orokorraren hasiera

Kaixo guztioi,

Gaur zuekin didaktika egingo dugun lehenego astea izango da eta hemendik aurrera aste bakoitzean klasean ematen dgun materialari buruzko hainbat gauza desberdinetaz hitz egingo dugu.

Aste honetan didaktika orokorrarekin hasi ginen, beraz lehenik eta behin didaktika zer den jakin beharko duzue ez?

Didaktika hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertu eta garatu egiten dituen pedagogiaren arlo aplikatua da. ikaskuntzarako egokia den prozedura eta materiala du erreferentzitzat.
Gainera, didaktikak zehazten ditu ikasketa eta ikaskuntza-prozesurako egokiak diren metodoak eta baliabideak.

Hemen, nahiz eta erderaz egon, didaktika orokorra zer den azaltzen duen bideoa duzue.

Behin didaktika zer den eta ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuan duen garrantzia jakinda, klaseko kide guztiak gure aurreiritziei begiratuz, guretzako irakastea eta ikastea zer den jarri izan behar genuen orri batean.
Ia guztiok, antzeko aurreiritzi bat izan genuen beraz, nik jarri dudana partekatuko dut.

Alde batetik, irakastea, besteei erakusten diegun gauza bat da,teoria emateaz aparte, baldintzak eta arauak ematea da, hau da, aurretik ditugun ezagutzei gauza, baliabide, teoria... berriak gehitzea.

Beste aldetik, ikastea aldiz,irakasleek eta inguruneak ematen dizkigun gauzen arabera, gauza berriak barneratzea eta erreproduzitzea.

Lehen aste honekin bukatzeko, irakasleak bi esaldi eman zigun honi buruzko hausnarketa propioa egiteko, beraz nik esaldiak jarriko dizkizuet bakoitzak bere hausnarketa egin dezan.

  • Hemen eta orain ikaskuntza egoera errazteko ............. gehituko/kenduko nuke
  • Hemen eta orain ikaskuntza egoera laguntzeko ......... aportatu dezaket eta ............ kontrolatu edo manejatu behar dut.
Bukatzeko, hau izan da aste honetan egin dugun guztia.
Hurrengo astera arte.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Hainbat ikaskuntza berri

Unitate Didaktikoa, nola egin dezakegu?

Konfiantzaren pedagogiaren sakonketa