Bigarren astearen kontaketa

 Kaixo berriz guztioi, hemen gaude bigarren astean.
Aste honetan, hasteko ikerketa txiki batekin hasi ginen. Ikerketa honetan, ze hezkuntza behar dituzten umeak iragana afrontatzeko? galderarekin egin genuen.

Klaseko kideek galdera horren erantzuna honako hau izan zen; lehenik eta behin, pentsamendu kritikoa garatu, galdera onak egiten ikastea, hau da, ez galdetzea galdetzeagatik, gero, elkarlanaren gaitasuna baita komunikatzeko eta entzuteko gaitasuna ere. Jarraitzeko, enpazitatzea oso garrantzitzua dela pentsatu genuen, besteen lekuan jartzeak ezinbestekoa delako eta bukatzeko, perseberantzia, autodisziplina, baloreak, jolasa,pasioa eta intentzioa.

Eta, aste honetako azken egunean testu baten tertulia dialogiko bat egin genuen, hau da, testu bat irakurrita aipatu nahi genituen ideiak besteekin partekatzea eta guztion artean horri buruz gure ideia ezberdinak esatea.

Testu honetan, Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua izena duena, ideia nagusi hauek atera genituen:
- Helburu nagusiak: Haur Hezkuntzan umearen ongizatea da.
- Zertarako didaktika HHn? -> Lehenik eta behin umearen onngizaterako, gero helduarekin izango du atxikimendu hori gehienetan gurasoengatik eta ikastolan irakaslea izan daiteke atxikimenduko figura hori. Jarraitzeko, umea aktiboa izango da, hau da, jardueretan eta klaseak egiten denaren parte hartzailea izango da. Bukatzeko,beldurraren kudeaketa gauza oso garrantzitzua da.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Hainbat ikaskuntza berri

Unitate Didaktikoa, nola egin dezakegu?

Konfiantzaren pedagogiaren sakonketa