Blogaren erdian gaude eta zenbat gauza egiten ari gara

Kaixo guztioi, hemen berriz zuekin aste honetako gertakizunak kontatzeko.

Aste honekin hasteko, gogoratzen zarete pasaden astean unitate didaktikoaren aurkezpen bat izan nuela? Ba aste honetan sakontzen hasi gara pixkanaka-pixkanaka. Irakasleak testu bat eman zigun non proiektuen eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta ezberdintasunak agertzen diren. Testu pixka bat luzea da; baina, gauzak argi azalduta eta sailkatuta agertzen dira.

Gero, Nekane Otxoaren curriculum eskola-ri buruz hitz egiten egon ginen eta irakasleak gomendatu zigun berak duen 40 minutuko hitzaldi bat ikustea. Nik hemen jarriko dizuet bideoa interesatuta bazaudete ikus ahal izateko.

Jarraitzeko,K2arekin lanean jarraitu ginen, nahiz eta ordu asko egon lan honekin pixkanaka aurrera doa eta espero dugu nota ona lortzea.

Aste honekin bukatzeko,  ostiral horretan, Martak,Irantzuk, Janirek eta Andreak curriculumari buruzko aurkezpen bat egin ziguten. Hainbat aste egon dira klasekide hauek presentazio hau preparatzen eta zertaz zihoan ikusteko, behatzaileek jarritako informaziora eramango zaituztet: CURRICULUMA.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Hainbat ikaskuntza berri

Unitate Didaktikoa, nola egin dezakegu?

Konfiantzaren pedagogiaren sakonketa