Aurkezpena eta sarrera


 Kaixo guztioi,

Lehenik eta behin neure buruari buruzko aurkezpen bat egingo dizuet baita ere blog honen helburu edo egingo ditugun gauzak azalduko dizkizuet.

Nik Nerea Ugarte dut izena, Getxokoa naiz eta Arabako euskal unibertsitatean Haur Hezkuntza ikasten ari naiz. Oraindik lehenengo mailan nago, gaur egun bigarren lauhilabetean.
Lauhilabete honetan didaktika orokorra gaia ematen ari gara eta materia hau blog honen bidez baloratuko digute.

Alde batetik,blog honen helburu nagusia klasean ematen dugun guzti hori islatzea eta zuekin partekatzea da, zuek didaktikari buruzko jakintzak edo Haur Hezkuntzako graduan materia honetan ematen duguna jakinarazteko erabiliko dut eta iragan batean zuen laguntza edo ideiak hartzeko erabil dezakezuen helbide edo orrialde multzoa izango da.

Beste alde batetik, blog hau astero egindako gauzak izango dira, hau da, aste batean ematen ditugun gauza guztiak portafolio bakarrean agertuko dira.

Bukatzeko, espero dut zuen gustokoa eta lagungarria izatea eta arazo edo dudaren bat baduzue nirekin arazorik gabe konpartitu ahalko duzue, zeren eta, nik ahal dudan guztia egingo dut zuek materia ulertzeko eta guztia argi izateko

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hainbat ikaskuntza berri

Unitate Didaktikoa, nola egin dezakegu?

Konfiantzaren pedagogiaren sakonketa