BUKATU DA!


Bazen behin, Nerea izeneko neskato bat Arabako Fakultatean Haur Hezkuntza ikasten ari dena.
Neska horren bigarren lauhilabetean, Didaktika Orokorra zuen eta hori gainditzeko hainbat lan egin behar zituen.

Hasteko, kurtso erdi honen hasieran Alaitz irakasleak, lauhilabetea hainbat zatitan banatu zituen: Blog honetan kurtso osokoa islatzea, unitate didaktikoa eta modulu lana.

Modulu lana eta Unitate Didaktikoa, Jo ta Kee taldearekin egin behar zituen baina, arazo batzuengatik, hau da, bere eskubideak eta emakume guztien eskubideetako manifestazioa egiteagatik beraren taldekideak lan horretatik bere izena kendu egin zuten.

Jarraitzeko, Blogaren ibilbilbidea ikusteko, lau hilabete atzera joan behar ginateke Nereak sarrera eta didaktikako aurkezpena edo hasiera egin zuenean.
Aste horietan, pixka bat galduta zegoen ikasgai berria eta bere ustez zaila zelako.

Halaber, bigarren eta hirugarren asteean, ikerketekin eta testuak irakurtzen hasi ziren, testu horietako ideia nagusiak, egin genuen tertulia dialogiko batean guztien artean partekatu egin zuten eta hori eginda guztiek batera ideia nagusiak atera zituzten.

Hurrengo hiru asteei begira, Nerearen ustez, eman zuten gauzarik aipagarriena, Konfiantza Pedagogiaren inguruko sakonketa bat izan zen, berarentzat hori jakinkuntza  berria izan ohi da.

Hortik aurrera, bere klaseko hainbat neska-mutil, goi ziklotik zetozenak, pasaden urteetan honi buruzko ikasgaia izan zituzten eta horren eraginez, Alaitzek eskatu zien talde bakoitzari Didaktika inguruko atal bat azaltzea, hala nola, Heziberri 2020, Curriculuma, Unitate Didaktikoa, Didaktikako definizio ugari, Proiektu bidezko heziketa, metodologia, documental bati buruzkoa eta didaktikari buruzko ikuspegi orokorra.


Honetaz aparte, etapa honen erdian Aste Santua izan zuten eta Alaitzek horren bueltarako zortzi sarrera idatzita edukitea eskatu zien, horren bueltan, klasean nahi zuenak besteei erakutsi ahal zielako.
Nereak egun horretan eskua altzatu eta besteekin partekatu zuen eta guztien artean zer hobetu eta nola egingo genukeen honen ebaluazioa idatzi zuten egun batean eta gero guztiek batera adostu egin zuten blogaren ebaluazio hori.

Beste aldetik, kurtsoa ez dira soilik aurkezpenak izan, klasean eta klasetik kanpo lan handia egin behar izan dituzte, blog honetaz aparte lan modularra eta Unitate Didaktikoa egiteko. Baina, Nerearen kasuan, Unitate Didaktikoan bere izena ez zutela jarri azken egunean, azken momentuan konturatu egin zen beraz azkar eta txarto egin zuen.

Ibilbide honi amaiera emateko, Nereak izan duen iritzia edo hausnarketa txikia emango dizuet:
Nerearen hitzak: "Ikasgai hau hasieratik oso zaila iruditu zait, klasean harreta galtzea niretzat oso erraza zen. Gainera, ez negoen oso motibatuta, ez soilik ikasgai honetan baizik eta kurtso osoa daramat animo handirik gabe. Espero dut blog honetan egin dudan lan handia nire notan islatuta egotea eta Unitate Didaktikoan nota txarra izango dudanez, hemen egin dudan lan handiarekin konpentzatuta egotea".


Comentarios

Entradas populares de este blog

Hainbat ikaskuntza berri

Unitate Didaktikoa, nola egin dezakegu?

Konfiantzaren pedagogiaren sakonketa