BUKATU DA!

Bazen behin, Nerea izeneko neskato bat Arabako Fakultatean Haur Hezkuntza ikasten ari dena. Neska horren bigarren lauhilabetean, Didaktika Orokorra zuen eta hori gainditzeko hainbat lan egin behar zituen. Hasteko, kurtso erdi honen hasieran Alaitz irakasleak, lauhilabetea hainbat zatitan banatu zituen: Blog honetan kurtso osokoa islatzea, unitate didaktikoa eta modulu lana. Modulu lana eta Unitate Didaktikoa, Jo ta Kee taldearekin egin behar zituen baina, arazo batzuengatik, hau da, bere eskubideak eta emakume guztien eskubideetako manifestazioa egiteagatik beraren taldekideak lan horretatik bere izena kendu egin zuten. Jarraitzeko, Blogaren ibilbilbidea ikusteko, lau hilabete atzera joan behar ginateke Nereak sarrera eta didaktikako aurkezpena edo hasiera egin zuenean. Aste horietan, pixka bat galduta zegoen ikasgai berria eta bere ustez zaila zelako. Halaber, bigarren eta hirugarren asteean, ikerketekin eta testuak irakurtzen hasi ziren, testu horietako ideia nagus...