Entradas

Mostrando entradas de enero, 2018

Didaktika orokorraren hasiera

Imagen
Kaixo guztioi, Gaur zuekin didaktika egingo dugun lehenego astea izango da eta hemendik aurrera aste bakoitzean klasean ematen dgun materialari buruzko hainbat gauza desberdinetaz hitz egingo dugu. Aste honetan didaktika orokorrarekin hasi ginen, beraz lehenik eta behin didaktika zer den jakin beharko duzue ez? Didaktika hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertu eta garatu egiten dituen pedagogiaren arlo aplikatua da. ikaskuntzarako egokia den prozedura eta materiala du erreferentzitzat. Gainera, didaktikak zehazten ditu ikasketa eta ikaskuntza-prozesurako egokiak diren metodoak eta baliabideak. Hemen, nahiz eta erderaz egon, didaktika orokorra zer den azaltzen duen bideoa duzue. Behin didaktika zer den eta ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuan duen garrantzia jakinda, klaseko kide guztiak gure aurreiritziei begiratuz, guretzako irakastea eta ikastea zer den jarri izan behar genuen orri batean. Ia guztiok, antzeko aurreiritzi bat izan genuen beraz, nik jarri dudana partek...

Aurkezpena eta sarrera

Imagen
 Kaixo guztioi, Lehenik eta behin neure buruari buruzko aurkezpen bat egingo dizuet baita ere blog honen helburu edo egingo ditugun gauzak azalduko dizkizuet. Nik Nerea Ugarte dut izena, Getxokoa naiz eta Arabako euskal unibertsitatean Haur Hezkuntza ikasten ari naiz. Oraindik lehenengo mailan nago, gaur egun bigarren lauhilabetean. Lauhilabete honetan didaktika orokorra gaia ematen ari gara eta materia hau blog honen bidez baloratuko digute. Alde batetik,blog honen helburu nagusia klasean ematen dugun guzti hori islatzea eta zuekin partekatzea da, zuek didaktikari buruzko jakintzak edo Haur Hezkuntzako graduan materia honetan ematen duguna jakinarazteko erabiliko dut eta iragan batean zuen laguntza edo ideiak hartzeko erabil dezakezuen helbide edo orrialde multzoa izango da. Beste alde batetik, blog hau astero egindako gauzak izango dira, hau da, aste batean ematen ditugun gauza guztiak portafolio bakarrean agertuko dira. Bukatzeko, espero dut zuen gustokoa eta lagunga...