Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2018

Konfiantzaren pedagogiaren sakonketa

Imagen
Kaixo guztioi, gaur egun bost aste daramatzagu didaktika egiten eta oraindik hainbat aste aurretik falta zaizkigu. Aste honetan, konkretuki konfiantzaren pedagogian murgildu gara. Bideoa zertaz doan jakin aurretik, jakinarazten dizuet, bideoa hau pixka bat luzea dela; beraz, hainbat egun egon ginen bideo honen inguruan zeren eta, ikusten genuen bitartean zerbait ulertu ez edo nabarmendu nahi bagenuen, bideoa gelditu eta guztion artean zalantza edo ideia hori partektatzen genuelako. Bukatzeko, bideo honetan, pedagogia ze garrantzitzua den? galdera erantzun eta azaltzen digu, orduan horren erantzunaren jakinmina  baduzue, hona hemen konfiantza pedagogiaren bideo izuragarria.

Hainbat ikaskuntza berri

Imagen
Kaixo guztioi, hemen gaude laugarren astean eta aste guztietan bezala aste honetako zereginak kontatuko dizkizuet. Lehenik eta behin, klasekide batzuk, zehazki Garbiñe eta Amaiak behaketa taula zer den buruzko aurkezpena bat egin zizkiguten. Azaldu zizkiguten behaketa taulan kontuan izan behar genituena, zehazki; umearen egoera, testuingurua, adina...Horretaz aparte,  umearen gaitasunak, irakaslearekiko harremana, beharrak... ere kontuan izan behar ditugu. Hobeto ulertzeko zer den, alboko argazkiaren antzekoa izan daiteke behaketa taula. Jarraitzeko, Carles Moneiroren bideo bat ikusi genuen La evaluación auténtica de competencias izenburuarekin. Bideoa hemen behean daukazuena da. Aste honekin bukatzeko, K2arekin lanean hasi ginen baina nire taldekideek eta klase osoa ia-ia oso galduta ibili ginen lehen egun honetan.

JO TA KE didaktikaren modulu eta tertuliaren jarraikuntzarekin

Imagen
Kaixo berriz guztioi, hemen gaude berriz Didaktikan Nerearekin. Beti bezala, aste honetan egin dugun gauzetaz zuekin partekatuko dut. Aste honetan, lauhilabete honetako hainbat irakasle K2 edo egin behar dugun modulu lanaren aurkezpena azaldu ziguten. Hemen, 4-5 klasekideetako taldeak egin behar dugun lan potoloa da, non asignatura batzuetan hori gainditzea ezinbestekoa da ikasgaia gainditzeko. Jarraitzeko, aste honetan, tertulia dialogikoaren bigarren erdia egin genuen, kasu honetan, Garapen-testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa-ri buruzkoa. Testu honetan, pasaden astean bezala, hainbat ideia nagusi atera genituen. Hala nola: - Umearen behaketa egiterakoan, seinale gehienak ikus ditzakegu, entzuketa aktiboa egin behar zaie, hau da, sentikortasunarekin harremanetan jartzea eta, hitzik gabeko seinaleak irakurri behar ditugu. - Ume guztiek erritmo biologiko bat dute, bakoitzak berea zehazki eta irakasleok edo nag...

Bigarren astearen kontaketa

Imagen
 Kaixo berriz guztioi, hemen gaude bigarren astean. Aste honetan, hasteko ikerketa txiki batekin hasi ginen. Ikerketa honetan, ze hezkuntza behar dituzten umeak iragana afrontatzeko? galderarekin egin genuen. Klaseko kideek galdera horren erantzuna honako hau izan zen; lehenik eta behin, pentsamendu kritikoa garatu, galdera onak egiten ikastea, hau da, ez galdetzea galdetzeagatik, gero, elkarlanaren gaitasuna baita komunikatzeko eta entzuteko gaitasuna ere. Jarraitzeko, enpazitatzea oso garrantzitzua dela pentsatu genuen, besteen lekuan jartzeak ezinbestekoa delako eta bukatzeko, perseberantzia, autodisziplina, baloreak, jolasa,pasioa eta intentzioa. Eta, aste honetako azken egunean testu baten tertulia dialogiko bat egin genuen, hau da, testu bat irakurrita aipatu nahi genituen ideiak besteekin partekatzea eta guztion artean horri buruz gure ideia ezberdinak esatea. Testu honetan, Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua izena duena, ideia nagusi hauek atera genituen: - Helb...