Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2018

Blogaren ebaluazioa

Imagen
Kaixo berriz guztioi, hemen gaude aste bat Didaktika Orokorraren ikasgaiarekin eta orain arte bezala egin dugunarekin hasiko gara. Aste Santuaren bueltan etorri gara eta Alaitz irakasleak eskatu zigun zortzigarren astera arte blog-a eguneratuta egotea zuzentzen hasiko da eta. Gaur egun, bederatzigarren astea bukatu dugu eta aste honetan blogean egin dugunaren ebaluazioaz eta aldatu behar genituen gauzetaz hitz egiten egon gara. Horri buruzko hausnarketa talde txikietan lehenengo eta gero klase osoarekin partekatu egin genituen eta azkenean lau talde nagusietan banatzea hobeena zela iruditu zitzaigun: 1. sarrera kopurua - Portafolioaren arkitektura - Etiketak modu egokian jartzea - 50 sarrera ikusgarri - Bakoitzaren aurkezpena orri batean - Gadgetak: etiketena eta orrialdeena 2.kalitatea -  Informazio osagarria (ikus-entzunek material multimedia) - Trebetasunak, ardura, inplikazioa - Argitasuna - Antolakuntza - APA arauak. Nondik ateratzen den ...

Blogaren erdian gaude eta zenbat gauza egiten ari gara

Imagen
Kaixo guztioi, hemen berriz zuekin aste honetako gertakizunak kontatzeko. Aste honekin hasteko, gogoratzen zarete pasaden astean unitate didaktikoaren aurkezpen bat izan nuela? Ba aste honetan sakontzen hasi gara pixkanaka-pixkanaka. Irakasleak testu bat eman zigun non proiektuen eta unitate didaktikoen ezaugarriak eta ezberdintasunak agertzen diren. Testu pixka bat luzea da; baina, gauzak argi azalduta eta sailkatuta agertzen dira. Gero, Nekane Otxoaren curriculum eskola -ri buruz hitz egiten egon ginen eta irakasleak gomendatu zigun berak duen 40 minutuko hitzaldi bat ikustea. Nik hemen jarriko dizuet bideoa interesatuta bazaudete ikus ahal izateko. Jarraitzeko,K2arekin lanean jarraitu ginen, nahiz eta ordu asko egon lan honekin pixkanaka aurrera doa eta espero dugu nota ona lortzea. Aste honekin bukatzeko,  ostiral horretan, Martak,Irantzuk, Janirek eta Andreak curriculumari buruzko aurkezpen bat egin ziguten. Hainbat aste egon dira klasekide hauek presentazio hau prep...

aurkezpenekin hasi gara!

Imagen
Kaixo guztioi, hemen gaude berriz eta esan behar dizuet aste hau nahiko konpletoa izan dela, hainbat gauza desberdin egin ditugulako. Gehienak ideia oso onak eta aproposak izan direnak. Astearekin hasteko, Garbiñe eta Amaiak Heziberri 2020 -ri buruzko auzkerpena egin zizkiguten. Aurkezpen honetan,dekretuaren puntu nagusienak azaldu zizkiguten, hala nola, helburuak, edukiak, kopetentziak.... Esan behar dugu, guretzat oso erabilgarria izan dela dekretuaren aurkezpen hau,batez ere, askoz hobeto ulertu dugulako. Jarraitzeko aste honekin, k2arekin lanean jarraitu ginen eta irakasleak hurrengo egunetarako hainbat eredu ekarriko zituela esan zizkigun, txorrada bat dirudi daiteke baina lan potolo honentzako oso baliagarria izango dela pentsatzen dut. Astearekin bukatzeko, Antton eta Nereak beste aurkezpen bat egin ziguten. Aurkezpen hau,urteko planari buruzkoa zen eta unitate didaktiko baten adibide bat azaldu zizkiguten. Amaitzeko, klasearen amaieran honako bideo hau ikusi genuen, al...

zenbat gauza egin ditugu aste honetan...

Imagen
Kaixo guztioi, bagoaz seigarren astetik eta gero eta gutxiago falta zaigu blog honi bukaera emateko. Aste hau hasi ginen irakasle eta gure aldetiko hausnarketa txiki bat eginez. Pasaden astean elkarrizketa bat izan genuen guztion artean, eta, astelehen honetan irakasleak horri buruzko erantzuna eman zigun etxean horri buruzko haurnarketa bat egin ondoren. Egia da, klaseari ikasgai hau aurrera eramateko zailasun oso handiak izaten ari garela.Gure ustez, gauzak ondo egiteko behar ditugun informazioa baino askoz gutxiago ematen ari digutelako, beraz, gauza askotan pixka bat galduta gaude gehienok. Horregatik, nahiz eta autonomia izan edo eskatzen dizkiguten gauzak egin, irakasleen laguntza pixka bat handiagoa beharko genuke. Nire hausnarketa txiki hau egin ondoren, astean zehar modulu lanarekin jarraitu genuen eta kristolako lana da eta ulertzeko ez oso erraza, hasieran. Bukatzeko, mapa kontzeptuala nola egiteko aurkezpen txiki bat egin zizkiguten dekretuaren mapa kontzeptuala e...